AURKEZPEN UGARI MENDILLORRIKO EGUNEAN

Abenduaren 20an Mendillorriko eguna ospatu genuen auzoan lehenengo aldiz. Goizean goiz dianak esnatu gintuzten ezin baikenuen `Nafarroa´ eta `MendillorriEguna2014abendua20[2]Amalurra´-ren aurkezpena galdu. Hauek auzoan ditugun bi erraldoi berriak dira. `Nafarroa´ soineko luze eta gorria duen neska gaztea da, mauka berdeak eta lepo zuria dituena. Neskato honek gure lurra irudikatzen du. `Amalurra´ ordea, andre zaharra da eta denaren sortzailea da, bere janzkera marroia eta Mari Domingiren txano berdina izanik.

Aurresku bat dantzatu eta hainbat dantzaldi ondoren kalejirarekin hasi ginen. Bertan, adin desberdinetako auzokide ugari elkartu ginen, eta Mendillorrin kantuz, Eluntze dantza taldearekin eta Gaztelumendi konpartsarekin herri baratzera iritsi ginen, bertan Mendillorrlko Gazte Mugimenduak pintxo-pote bat prestaturik baitzeukan, patata tortilla goxo-goxoekin.

Bazkaltzeko ordua iritsi zen eta auzokideak Mendillorriko taberna desberdinetan bazkaldu genuen, gero dantzaldia baitzegoen Modestoren eskutik eta ezin genuen goizetik generaman erritmoa galdu. Esan bezala, bostak aldera dantzaldiarekin hasi ginen Mendigoitin eta zazpietan beste aurkezpen bat egon zen, gure Modestok deskantsatzen zuen bitartean.

10850184_739266116156049_3336216122975988846_n - copiaOraingoan Mendillorriko Talde Feministak hartu zuen protagonismoa ekintza bat eginez. (Bideoa laster eskuragarri izango dugu hemen zintzilik). 10 neska inguru auzoan ezagutzera eman ziren auzokideren bat arazo bat izanez gero, hauekin harremanetan jar daitezkeela jakinarazteko, bai eta sistema honen kontra borrokatuko dutela adierazteko ere. Hona hemen haien korreoa, kontsultaren bat egin nahi baduzue: mendillorri.feminista@hotmail.com.

Dantzaldiarekin jarraitu eta zortziak aldera Tudelilla tabernara hurbildu ginen bertan geunden guztiak, garagardo festa baitzen. Hobe dugu bertan gertatu zena ez kontatzea 😉

Amaitzeko, esatea ere, Gaztelumendi konpartsak egutegi batzuk atera dituzte salgai bi erraldoi berriak ordaintzeko helburuarekin. Hauek 12 euro balio dute eta biluzik agertzen diren 37 auzokidez osaturik dago. Zure ekarpena egin nahi baduzu, auzoko liburu-dendetan eta Mendillorriko Olentzeroan egongo dira salgai.

Deja un comentario